zeidfest

zeidfest

zeidfest

Irudia 2023
ZeidFest 2023
APIRILAK 1 abril 2023
bec! BIZKAIA ARENA

LA M.O.D.A. • DON PATRICIO • DOCTOR DESEO • ZAHARA rave • ESNE BELTZA • NØGEN • SKABIDEAN • GOZATEGI • LA FURIA • SAMANTHA HUDSON • KUKAI • EÑAUT ELORRIETA • PIRRITX, PØRROTX ETA MARIMOTOTS • OLAIA INZIARTE • LA FÚMIGA • KEROBIA • ELEKTROPOTTOTTE • TXILTXOKO

ALBINA STARDUSTEK AURKEZTEN DU
EUSKAL TRABESTIAK
ALBINA STARDUST • AURAH SIN • CELESTE POLIESTER • DIVINA COMEDIA • DONATELLA MANÍ • MARUXAK • SUSSIE PUSSIE • XARMA LEONE  • YOGURINHA BOROVA
eta askoz gehiago

IRTEERA PREZIOA 29€ BIGARREN PREZIOA 34€ sarrerak
AUTOBUSETAKO TIKETAK
FAQ

OHIKO GALDERAK

16 urte ditut eta nire lagunak 17, joan gaitezke? Adingabeak.

15 urte eta 15 urtetik beherakoak, tutore legal baten baimen sinatua beharko dute eta heldu batez lagunduta joan behar dute jaialdian zehar.
16-18 urte arte, tutore legal baten baimen sinatua beharko dute, laguntzarik ez.

Zein ordutan hasi eta amaituko da jaialdia?

11:00tan irekiko dira ateak eta gaueko 02:00ak aldera amaituko da.
*Ordutegi hauek aldaketak izan dezaketela kontuan izan.

Eskumuturreko batekin edo sarrerarekin sartuko gara?

Eskumuturrekoarekin. Sarrera aurkeztu behar duzu eta eskumuturrekoa jarriko dizugu.

Etxetik/kaletik ekarritako edaria/janaria sartu ahal dugu?

Ez. Ezingo duzue janari/edaria sartu.

Harmailan eta pistan egon naiteke sarrera berdinarekin?

Noski, sarrera bakarra dago eta jaialdiko edozein lekura mugitu zaitezke sarrera horrekin.

Behin barruan, atera ahalko gara?

Bai, sartu eta atera ibiltzeko aukera izango duzu.
Baina ateratzen bazara, barruan gertatzen dena galduko duzu!

Artista bakoitzak zein ordutan joko duen esan dezakezue?

Oraindik ez baina dena prest dugunean lau haizeetara zabalduko ditugu ordutegiak.

Kontzertuen bitartean edatekorik egongo da?

Bai, edateko eta jateko tabernak egongo dira, baita janari postuak ere.

Jateko aukera beganoak egongo dira? Glutenik gabeko janaria/edaria egongo da?

Bai. Denetarik egongo da.

Zein edalontzi erabiliko dugu jaialdian?

Zeid Fest Edalontzia izango da jaialdiko edalontzi bakarra eta 1,50 € balioko du.
Dirua ez da bueltatuko. Zaindu zure edalontzia. Berrerabili zure edalontzia.
Egun honetarako propio diseinatu dugun edalontzi ederra izango da

Merchandise / denda egongo da?

Bai, Zeid Fest jaialdiarena eta baita artistena ere. Eta Euskal Herriko sortzaile berrien Azoka zabal eta zoragarri bat baita ere.

Badago aparkalekurik?

Bai, 4.000 aparkaleku plaza daude BEC behealdean.
Aparkalekuko tarifa lehen ordua: 2€. Gainerako orduetan 1,40€. Eguna 15€ maximo.

Nolakoa da sarbidea mugikortasuna murriztua duten pertsonentzat?

Bizkaia Arenatik hurbilen aurkitzen diren aparkalekuak Zona Laranjan daude, atari zentralera eramango dizkizuten igogailuen ondoan. BEC behar guztietara egokitutako eraikina da.
Sarreran, errei espezifiko bat prestatuko dugu sarrera baieztatu eta pultsera jartzeko.

Non daude kokatuta mugikortasuna murriztua duten pertsonentzako aparkalekuak?

Bizkaia Arenatik hurbilen aurkitzen diren aparkalekuak Zona Laranjan daude, atarira eramango dizkizuten igogailuen ondoan.

Ba al da arropa zaindegirik?

Bai BECekoak. Maletak eta berokiak arropa zaindegian utz daitezke. Zerbitzuaren kostua: 2€.

Ba al da kutxazain automatikorik esparruan?

BECek bi kutxazain automatiko ditu (Kutxabank eta Banco Santander) Torre BEC eraikineko bulegoen sarrerako atean.

Zein garraio publiko erabil dezaket ZEID FESTera joateko?

Bizkaia Arena, Ansio izena duen metro geltokitik hurbil aurkitzen da, gainerako Bilbo metropoliarekin eta beste intereseko azpiegiturekin (aireportua, Renfe, Euskotren, tranbia, Termibus…) konektatzen duena  eta bere sarreran taxi geltokia du.
Garraio publikoan Bec-etik Aireportura joateko, metroa, 2.Linea, hartu behar da San Mames geltokiraino, non Termibus-en 30 minutuz behin autobusa irteten den aireporturaino. Taxi-geltokia sarreran dago ere, 20 minutuko iraupenarekin eta 30€-ko inguruko balioarekin.

Umeentzat aldatzeko mahairik ba al dago?

Bai. Umeak aldatzeko mahaiak dauzkaten komun egokituak daude.

Nire seme-alabaren silleta sar dezaket?

Bai, baina bertan sartu eta berehala, horretarako egokitutako lekuan utzi beharko duzu.
Ezingo da guneetan zehar silletarekin ibili segurtasun irizpideak direla eta.

Ba al dago galdutako objektu zerbitzurik?

Bai. +34 94 404 00 00 telefonoan kontsulta dezakezu.

Esparruan erre daiteke?

Legezko araudiak ez du esparru itxietan erretzea baimentzen baina kalean dagoen zonalde bat egongo da.

joateko / itzultzeko autobusak izango dira?

Bai, DivertisEnVivo enpresak autobusak antolatu ditu Euskal Herriko 20 lekutatik. Irteerak: Iruñea, Donostia, Gasteiz, Hendaia, Irun, Altsasu, Lizarra, Tafalla, Zarautz, Errenteria, Azpeitia, Tolosa, Beasain, Arrasate, Durango, Gernika, Amorebieta eta Eibar. Itzulera, jaialdia amaitu eta 30 minututara izango da. Zalantzarik baduzu edo pertsona talde bat bazarete eta zuen herria zerrendan ez badago, bidali mezu bat info@divertisenvivo.com helbidera eta zuen eskaera aztertuko da zuen herria irteera puntu berri gisa sartzeko.