APIRILAK 2 DE ABRIL. BEC! (BARAKALDO)

ZALANTZAK

Aspaldi/aurretik erositako sarrerak balio du?

Bai, gorde beraz zuen sarrera eta gogotsu etorri.

16 urte ditut eta nire lagunak 17, joan gaitezke? Adingabeak.

15 urte eta 15 urtetik beherakoak, tutore legal baten baimen sinatua beharko dute eta heldu batez lagunduta joan behar dute jaialdian zehar. 

16 - 18 urte arte, tutore legal baten baimen sinatua beharko dute, laguntzarik ez.

Deskargatzeko baimena

Sarrera online erosketarekin arazoak?

Edozein arazo edo galdera baduzu, idatzi: info@wegow.com helbidera.

Sentitzen dugu baina Wegow plataformak ez du zerbitzua euskaraz ematen. 

Sarrerak bakarrik web orritik erosi daitezke?

Ez, puntu fisikoak ere badaude:

- Bilbo - Power Records
- Donostia - Donosti Rock
- Gasteiz - Txapelarri Taberna
- Baiona - Elkar Baiona
- Iruñea - Herriko Taberna
- ZETAK - kontzertuetan

Zein ordutan hasi eta amaituko da jaialdia?

11:00tan hasiko da eta 1:30tan amaitu. 

* Ordutegi hauek aldaketa batzuk izan dezakete.

Eskumuturreko batekin edo sarrerarekin sartuko gara?

Eskumuturrekoarekin. Sarrera aurkeztu behar duzu eta eskumuturrekoa jarriko dizugu.

Etxetik/kaletik ekarritako edaria/janaria sartu ahal dugu?

Ez. Ezingo duzue janari/edaria sartu. 

Harmailan eta pistan egon naiteke sarrera berdinarekin?

Noski, sarrera bakarra dago eta jaialdiko edozein lekura mugitu zaitezke sarrera horrekin.

Behin barruan, atera ahalko gara?

Bai, sartu eta atera ibiltzeko aukera izango duzu.

Baina irtetzen bazara, barruan gertatzen dena galduko duzu!

Artista bakoitzak zein ordutan joko duen esan dezakezue?

Oraindik ez baina dena prest dugunean lau haizeetara zabalduko dugu.

Kontzertuen bitartean edatekorik egongo da?

Bai, edateko eta jateko tabernak egongo dira, baita janari postuak ere.

Jateko aukera beganoak egongo dira? Glutenik gabeko janaria/edaria egongo da?

Bai. Denetarik egongo da.

Merchandising/denda egongo da?

Bai, Zeid Fest jaialdirena eta baita artistena ere.

Sarrerarekin hartu nuen kamiseta non eskuratu dezaket?

Zeid Festen dendan.

Badago aparkalekurik?

Bai, 4.000 aparkaleku plaza daude BEC behealdean.

Aparkalekuko tarifa lehen ordua: 2€. Gainerako orduetan 1,40€. Eguna 15€ maximo.

Sarbidea mugikortasuna murriztua duten pertsonentzat

Bizkaia Arena-k igogailuak dauzka aparkalekutik sartzeko eta Atari zentraletik pabiloietarako sartzeko. Efektu guztietan egokitutako eraikina da

Ba al da arropazaindegirik?

Bai. Maletak eta berokiak arropazaindegian utz daitezke. Zerbitzuaren kostua: 2€.

Ba al da kutxazain automatikorik esparruan?

BECek bi kutxazain automatiko ditu (Kutxabank eta Banco Santander) Torre BEC eraikineko bulegoen sarrerako atean.

Zein garraio publiko erabil dezaket ZEID FESTera joateko?

Bizkaia Arena, Ansio izena duen metro geltokitik hurbil aurkitzen da, gainerako Bilbo metropoliarekin eta beste intereseko azpiegiturekin (aireportua, Renfe, Euskotren, tranbia, Termibus…) konektatzen duena  eta bere sarreran taxi geltokia du.

Garraio publikoan Bec-etik Aireportura joateko, metroa, 2.Linea, hartu behar da San Mames geltokiraino, non Termibus-en 30 minutuz behin autobusa irteten den aireporturaino. Taxi-geltokia sarreran dago ere, 20 minutuko iraupenarekin eta 30€-ko inguruko balioarekin.

 

Umeentzat aldatzeko mahairik ba al dago?

Bai. Umeak aldatzeko mahaiak dauzkaten komun egokituak daude.

Nire seme-alabaren silleta sar dezaket?

Bai, baina bertan sartu eta berehala, horretarako egokitutako lekuan utzi beharko duzu.

Ezingo da guneetan zehar silletarekin ibili segurtasun irizpideak direla eta.

Ba al dago galdutako objektu zerbitzurik?

Bai.  +34 94 404 00 00 telefonoan kontsulta dezakezu.

Esparruan erre daiteke?

Legezko araudiak ez du esparru itxietan erretzea baimentzen baina kalean dagoen zonalde bat egongo da.

Nola iritsi

Nola iritsi

Bilbao Exhibition Centre, Azkue Kalea, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia

Nola eskuratu daitezke haurrentzako sarrerak?

Adingabeak lagunduko dituzten helduek erosi beharko dituzte, eta helduen sarrera orokorrarekin lotuta egongo dira.

Oraindik sarrerarik ez baduzu, “helduen sarrera (haurrak laguntzen dituen helduen sarrerarekin batera)”erosi ahal izango duzu.

Zein adinetaraino eskuratu daitezke?

Sarrera hauek 5 urterainoko adingabeentzat dira.

Zenbat balio dute?

1€ baino ez da kobratuko kudeaketa-gastu gisa.

Sarrera orokorra baduzu... ADI! GARRANTZITSUA!

Sarrera orokorra baduzu, eta haurrentzako sarrerak erosi nahi badituzu hau da jarraituko beharreko prozesua:

  1. Formulario hau bete:
  2. Ahalik eta lasterren mezu elektroniko bat jasoko duzu, haurrentzako sarrerak nola erosi behar dituzun adieraziz eta prozesua gauzatzeko dagokion estekarekin. (quitar parentesis y sumar eta)

 

Oso garrantzitsua da kontuan izatea, ekitaldira sartu ahal izateko, helduek sarrera orokorra edo haurren laguntzailearena, eta umeen sarrerak erakutsi beharko dituztela.

 

Zeid Festen lan-taldetik ere adin txikikoen entzutezko osasuna zaintzea gomendatzen dugu, beraz, lesioak saihesteko,

adingabeek entzungailuak edo entzumen-babesleak erabiltzea aholkatzen da.

 

Edozein zalantza izanez gero, idatzi ayuda@wegow.com helbidera.